XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9 Aditz motak

Perpaus horretan ez da esaten nork irakurrarazi duen, ezta nori irakurrarazi zaion (nork irakurri behar izan duen) ere.

Azkeneko egitura hauek, nor-nork sistema erabiliz eman beharrean, nor sistemako aditzen bidez ere eman litezke:

(124) hamar liburu irakurrarazi dira gela honetan

Azken batean, hor dugun erlazioa da (125) eta (126) adibideen artean gertatzen den berbera:

(125) hamar liburu irakurri dituzle ikasleek gela honetan/(126) hamar liburu irakurri dira gela honetan

Lehenbizikoa pertsonala da; bigarrena, aldiz, inpertsonala.

Inpertsonalez ari garenez, eta haritik pixka bat urruntzen bagara ere, egin dezagun azkeneko ohar bat.

Inpertsonala adierazteko saila aldatu edo hirugarren pertsona pluralaren marka hartzen dugu, esan bezala (aipatu diren debekuak kontuan hartuz, jakina):

(127) hiribusa goizeko zortzietan hartzen du Peruk/(128) hiribusa goizeko zortzietan hartzen da/(129) hiribusa goizeko zortzietan hartzen dute

Bada, hala ere, beste modu bat ere, elkarrizketan erabiltzen dena.

Hirugarren pertsona pluralaren marka erabili beharrean, bigarren pertsona singularra ere erabil daiteke:

(130) hiribusa goizeko zortzietan har dezakezu...

Jakina; perpaus hau anbiguoa da.

Benetan bigarren pertsona izan daiteke (zuk har dezakezu...) edo ez (kasu honetan har daiteke... esan nahiko luke).

Hemen ere debekuak eta erabileraren baldintzak kontuan izan behar dira: